Goierriren etorkizuna guztion artean ehuntzen dugu
Eskualdeko erronkei erantzuteko pertsonak, erakundeak eta proiektuak konektatzen dituen elkarlan sarea gara.
zergatik
Garai berriak. Erantzun berriak.
Gure gizartearen testuingurua aldatu egin da eta egiteko modu berriak eskatzen ditu. Jada ez da nahikoa norberak beretik erantzutearekin. Beharrezkoa da eskualdeko erronkei ikuspegi holistikoa txertatzea, hauei soluzioak bilatzeko, eta baliabideak optimizatzeko.
Goierrik beti izan du elkarlana bere nortasunaren oinarrian. Horregatik eman dugu beste pausu bat: eskualdearen etorkizuna ikuspegi integral batetik begiratuko duen sarea ehuntzea, eragile eta proiektuen arteko konexioa bilatuz.
NOLA FUNTZIONATZEN DUGU
Sare bat, lau giltzarri
Horrela antolatzen gara ideietatik ekintzetara pasatzeko.
Bulego Teknikoa
Proiektuak gauzatzen ditu, gaitasunak biderkatuz eta lidergo partekatua sustatuz
Erabakigune Operatiboa
Norabidea markatzen du, proiektuen jarraipena eginez eta kanpora konektatuz.
erabakigune zabala
Urteko plangintza eta aurrekontua onartzen ditu, eta kudeaketa plana ebaluatu.
ekosistema
Erronka eta proiektu bakoitzean aktibatzen diren pertsonek eta eragileek osatzen dute.
MISIOAK
Hiru misio, Goierri hobeago baterako
Erronka zehatzen bidez lan egiten dugu, helburu neurgarri eta epeekin.
ENERGIA
C02 isurketak %55 murriztea 2030erako, trantsizio justuaren bidez.
landa garapena
Bertako elikadura ekoizpena %20 handitzea 2040rako.
zaintza
Hurrengo erronka handia.
ZIFRAK
Jada ehundu duguna
Lurralde mailako entzute eta adostasun prozesu baten bidez.
34
eragile sinatzaile
7
urte eraikitzen
3
misio partekatu
10
proiektu martxan
Sare anitza, norabide bakarra
Udalak, garapen agentziak, kooperatibak, enpresak, elkarteak eta ezagutzako eragileak. Publikoa, pribatua eta komunitarioa, norabide berean.





























